XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gertuko diot, beraz, ortarako bearr dana.

Ta il aurrean gertu zion oparo.

Yauretxea eraikitzeko ardura Salomon'i egotzi

6. Dabid'ek, bere seme Salomon'i deiturik Ixrael'go Yainko Yaube'ri etxea eraikitzeko agindu zion.

7. Orra Dabid'ek bere seme Salomon'i esan ziona: Nik nere Yainko Yaube'ren izenari etxea eraikitzeko asmoa biotzean neukan.

8. Baña Yaube'k itzegin ta esan zidan: Odol asko ixuri ta guda zakarrak egin dituzu: ez zera zu nere izenari etxea egingo diona; nere aurrean lurr gaiñean odol asko ixuri duzu-ta.

9. Begira: seme paketsu bat yayoko zaizu, ta Nik atsedena emango diot inguruko etsai guziekiko.

Salomon izena duke ta aren egunetan pake ta atsedena ipiñiko dut Ixrael'en.

10. Ark eraikiko dio etxea nere izenari; semetzat izango zait, eta aitatzat izango natzayo; ta aren yauraulkia betiko sendotuko dut Ixrael'en gañean.

11. Onezkero, ene seme, Yaube dagoke zurekin, gara ederra iritsi ta zure Yainko Yaube'ren izenari etxea eraiki dezayokezun.

Berak esan dunez.

12. Adiña ta sena Yaube'k; bemaizkizu, Ixrael'en gañeko agintea damaizukenean, zure Yainko Yaube'ren legea yagn dezazun.

13. Yaube'k Moxe'en bitartez emandako agindu ta erabakiak betetzekotan, garatuko zera.

Adoretu zaitez ta azkarrtu; ez izutu, ez ikara.

14. Orra, nere kitatxoan bildu ditut Yaube'ren etxearentzat eun milla talanta urre, ta milla millako bat talanta zillarr; ta berebat borontze ta burnia ezin aztatu alako mordotan.

Zura ta arriak ere bildu ditut, eta zerorrek bildu ditzakezu.

15. Aukeran dituzu langille asko; arrobi-gizon, arrgin, zurgin ta edozein lanetarako arotz yatorrak.

16. Urre, zillarr, borontze ta burnia zenbakaitzak dira.

Ots! ekin lanari, ta Yaube dagoke zurekin.

17. Dabid'ek Ixrael'go nagusi guziei agindu zien bere seme Salomon'i lagun etorrtzeko.

18. Ez ote dago zuekin zuen Yainko Yaube esan zien atsedena alde guzietatik zuei ematen?

Berak eskuetaratu dizkit lurraldeko semeak, eta lurraldea daukagu Yaube'ren aurrean ta Beraren erriaren aurrean menderatuta.

19. Onezkero leya beitez zuen gogo ta biotzak zuen Yainko Yaube'ren billa: yaiki ta eraiki ezazute Yainko Yaube'ren etxea.

Aren izenari eraikitako etxe ontara Yaube'ren Itun-kutxa ta Yainkoari eskeñitako atuxak ekarrtzeko.

Yauretxea eraikitzeko gertuera